URBAN COMMERCE HIRIKO MERKATARITZARI BURUZKO VII. JARDUNALDI TEKNIKOA
Urban Commerce ekimena hasi zenetik 10 urte bete ondoren, 2016an Gasteizko Udaleko Enplegu eta Garapen Ekonomiko Iraunkorreko Sailak bere gain hartu du Urban Commerce ekimenari jarraipena emateko erronka. Horretarako, jardunaldi tekniko bat antolatu du txikizkako merkataritzaren sektoreko profesionalentzat eta erakunde publikoetatik, unibertsitatetik, enpresa-elkarteetatik, aholkularitza-enpresetatik, prestakuntza espezializatuko zentroetatik eta abarretatik sektorearen lehiakortasuna hobetzeko lanean ari direnentzat.
Hauek dira 2016an topaketa honen antolaketarekin lortu nahi diren helburu garrantzitsuenak:
- Sektorearentzat konektibitatearen erronkak dakarren aukera ulertzea, tokiko merkataritza egoera berri horretara nola egokitzen den aztertzea eta merkataritzaren eta bezeroaren arteko egungo harremanak birplanteatzea.
- Merkataritza-jardueraren, merkataritza-establezimenduaren eta hiri-espazioaren arteko loturari buruz hausnartzea.
- Administrazio publikoek eremu publikoaren barruan ingurune atseginak sustatzeko duten zeregina interpretatzea.
- Beste herrialde batzuetako eredu arrakastatsuak ezagutzea.
- Sektorearen egungo egoerari buruz hausnartzea eta azken joerak ezagutzea.
- Sektorean gertatzen ari diren aldaketa garrantzitsuenak aztertzea eta aldaketa horiek txikizkako merkataritza independentearen lehiakortasunerako dakartzaten aukerei eta mehatxuei buruz eztabaidatzea.
- Profesionalen arteko informazio-trukea sustatzea, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko funtsezko tresna gisa.
- Hainbat jatorritako enpresen eta erakundeen artean sinergiak sortzea, hiriko merkataritza biziberritzeko eta babesteko, eta sektoreko enpresen eta estatuko hiri-merkataritzaren kudeaketarekin lotutako erakundeen artean sare informalak sortzea edo indartzea erraztea.
Azken batean, eboluzioaren inguruko ideiak, jardunbide egokiak, iritziak eta esperientziak trukatzeko ingurune egokia sustatu nahi da.