Redekora zure etxea Araba 2018 kanpaina

Seigarren urtez jarraian, AENKOMER Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, kanpaina bat abiarazi dute etxeko ekipamenduaren sektorearen irudia lantzeko eta bezeroak fidelizatzeko.

  •  Kanpaina honetan parte hartzea guztiz DOAKOA da ALAMUko kideentzat.
  • Azaroaren 15etik abenduaren 14ra bitartean salmenta bat egitean, REDEKORA bonu bat eman beharko zaio 300 €-tik gorako erosketa egiten duen bezero bakoitzari. Bezeroak abenduaren 14an entregatu beharko du bonu hau, bere datuak beteta, altzariaren galan, sektoreko establezimenduetan kontsumitzeko 200 euroko 5 bonuetako baten zozketan parte hartzeko.
  • Etxeko Ekipamenduaren Sektorearen Gala abenduaren 14an, ostirala, izango da, 20: 30ean, Gasteizko Hornikuntza Merkatuko berotegian (lehen solairua) (Jesus Guridi kalea, z/g)
Sektoreari ikusgarritasuna emateko asmoz, AENKOMERek Hornikuntza Merkatuaren kanpoaldean 2019ko abenduaren 13tik 29ra bitartean antolatutako Gabonetako Merkatuan parte hartuko dugu, jarraian azalduko ditugun jarduerak eginez:

  • Abenduak 20 eta 21 (12:00etatik 12:30etara eta 13:00etatik 13:30etara): Sukaldaritza tailerrak zuzenean.
  • Abenduak 20 (19:00etan): Mahai zentroak egiteko tailerra.
  • Abenduak 21 (18:00etatik 20:00etara): Gabonetako dekorazio tailerrak haurrentzat.

Dokumentazioa

Redekora kanpainari buruzko informazioa deskargatu
kanpainan parte hartu duten establezimenduak