HANDIKIRO PENTSATU, AÑANAN EROSI

AENKOMERen (Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak), Handikiro Pentsatu, Erosi Añanan kanpaina jarri dugu abian, gastu-ihesa saihesteko eta egoiliarrak sentsibilizatzeko beren udalerrian kontsumitzearen garrantziaz, hori guztia barne-kontsumoa sustatzen duten ekintzen bidez.

AENKOMERek Añanako Kuadrillarekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin bultzatutako kanpaina honen helburua gastu-ihesa saihestea eta Añanako biztanleak beren udalerrian kontsumitzearen garrantziaz sentsibilizatzea da.
 
Helburu hori lortzeko, sentsibilizazio-bideo bat egin dugu, tokiko kontsumoa sustatuz eta Añanako establezimenduetan erostea aukerarik onena zergatik den azalduz. Gainera, bideo honen sustapenarekin batera, tokiko produktuen saski bat zozketatuko dugu, 100 €-koa, urtarrilaren 29ra arte Añanako saltokietan erosketak egiten dituzten pertsonen artean.
 
Añana eskualdeko tokiko merkataritzan erosteko arrazoi asko daude:
 
Zure eskualdea bizirik mantentzen duelako.
Bertako produktuak, giza tratua eta kalitatea eskaintzen dizkizulako.
Zure eskualdean gastatzen duzunak zure bizi-kalitatean eragina duelako.
Dendarik gabe bizigabe geratuko ginatekeelako.

Bideo bat egin da tokiko kontsumoari buruz sentsibilizatzeko eta sustatzeko, baita “pilulak” ere, non Añanan erostea aukerarik onena zergatik den azaltzen den.

Bi elementuek sustapen-kanpaina bat izango dute AENKOMERen Facebookeko orrian, babestutako posten bidez. Post horietan eskualdeko merkataritza-establezimendu batzuen izena eta helbidea aipatuko dira, sare sozialetan ezagutarazteko aukera izan dezaten, inolako kosturik gabe, eta inguruko 6.000 – 9.000 pertsonara irits daitezke.

Sentsibilizazio bideoaren sustapenarekin batera, AENKOMERek tokiko produktuen saski bat zozkatuko du, 100 €-koa, urtarrilaren 29ra arte Añanako saltokietan erosketak egin dituzten pertsonen artean.

Parte hartzeko, erosketa egiten duen pertsonaren datuekin txartel bat bete eta dendan utzi behar da. Ondoren, txartel guztiak bilduko ditugu, zozketa egingo dugu, irabazlea gure sare sozialetan argitaratuko dugu eta harekin harremanetan jarriko gara saskia helarazteko.

Hauek dira zure erosketek saria izan dezaketen Añanako establezimenduak.