Udaberriko Erakusleihoen Arabako VIII. Lehiaketa

Aurten ere, AENKOMERek erronkak bere gain hartzen eta sektorea motibatzen saiatzen da gehien behar duen unean. Horregatik jarri dugu martxan, aurten ere, Arabako udaberriko erakusleihoen VIII. lehiaketa, tokiko saltokiak sustatzen jarraitzeko eta erakargarriago egiteko.

Honelako ekimenekin zabaldu nahi dugun ideia da komertzioa erabat bizia eta dinamikoa dela. Ekintza hauek komertzioa dinamizatu egiten dute eta sektorearen profesionaltasuna islatu ere bai. Profesionaltasuna funtsezkoa da gaur egun; horregatik uste dugu garrantzitsua dela zuk ere ekimen honetan parte hartzea.

Arabako merkataritza establezimendu guztiek parte hartu ahal dute.

Bazkideentzat izen-ematea doakoa izango da; bazkide ez direnek 40 € + BEZ ordaindu behar dute.

Parte hartzeko, apirilaren 16a baino lehen aurkeztu behar diguzu izena emateko fitxa beteta eta, federatu gabeko establezimenduen kasuan, izena emateko kuota ordaindu izanaren frogagiria. Egin dezakezu proyectos@aenkomer.com postaren bidez edo AENKOMEReko Aiztogile kaleko bulegoetara hurbilduz.

Izen emateko horria: Hemen!

  • BOZKETA TEKNIKOA
    • Lehen saria: 1.000 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian: ALDAMA ARRANDEGIA
    • Bigarren saria: 600 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian: FARMACIA LETICIA SANTAMARÍA
    • Erakusleiho birtual onenaren saria: 400€ + plaka+1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian: HOM
    • Erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik saria: 300 € + plaka + 1.500 €-ko     publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian: ARTIS KREATIVA

Epaimahai teknikoak honako arlo hauek puntuatu zuten:

  1. Sormena eta originaltasuna 1 – 10 puntu
  2. Produktua nola erakusten den 1 – 10 puntu
  3. Argiztapena 1 – 10 puntu                           
  4. Kromatistika 1 – 10 puntu
  5. Lanketa eta akabera 1 – 10 puntu
  6. Bai Euskarari ziurtagiria izateagatik 5 puntu (* “Erakusleihoan euskara ondoren erabiltzeagatik” ematen den sariaren kasuan balioetsiko da soilik)
  • HERRITARREN BOZKETA

       Lehen saria: 300 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian: MODA MARÍA JESÚS

Herritarren bozketa Facebook-en bidez egin zen

Dokumentazioa

Oinarriak