Lakua-Arriaga 2021 erakusleiho ilustratuen kanpaina
AENKOMERek eta Lakua-Arriagako Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkarteak (Ipar-Arriaga) “altxorraren bilaketa” antolatu dute auzoko merkataritzan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzeko. Bertan, erakusleihoak irudiztatuko dira eta bezeroentzako sarien zozketa egingo da, sare sozialetan parte hartuz.
Urriaren 18tik 31ra Lakua-Arriagako merkataritza eta ostalaritzaz gozatzeak saria du!
Gure negozioen erakusleihoak apaintzen ari dira berriro udazken honetan. Bisita gaitzazu eta irabazi erosketa bonuak zure auzoan kontsumitzeko.
Nola parte hartu zozketan?
- Ibili auzoko erakusleiho irudidunetan eta atera argazki bat gustukoen duzunari.
- Irudietako hiruk AENKOMERen logotipoa, Ipar-Arriagako Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkartearena edo Ipar-Arriaga Auzo Elkartearena gordetzen dute. Aurkitu denak!
- Igo zure erakusleiho gogokoenaren irudia Instagramera edo Facebookera, logoak ezkutatzen dituzten hiru establezimenduen izena adieraziz eta traola gehituz: #ErakusleihoakIlustratuakLakuaArriaga
Ez ahaztu@AENKOMER etiketatzea!
* Zozketa azaroaren 18tik 31ra bitartean egindako erregistroen artean egingo da.
** @AENKOMERen Facebookeko profilean saritutako pertsonak argitaratuko dira azaroaren 2an.
- info@aenkomer.com
- 945 12 35 00