Laguntzak eta dirulaguntzak
Gure negozioan inbertsio edo aldaketa jakin batzuk egiteko orduan, baliteke inbertsioaren kostua murrizteko eta martxan jartzeko berrerabiltzeko aukera emango digun programa instituzional batean oinarritu ahal izatea. Kontsultatu laguntza-ildo nagusiak.
- Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokiak modernizatzea.
- Onuradunak: Negozio bolumenari dagokionez jarduera nagusi merkataritza duten Enpresa Txiki eta Ertainak. Merkataritza-establezimendua, eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik, gutxienez, merkataritza-jarduera bera egiten aritua izatea eskatzen da.
- Laguntza mota:
– Laguntza % 15ekoa izango da, itzuli beharrik gabe, helburua denean salmenta lokala eraberritzea eta modernizatzea, merkataritza-jarduerarako beharrezkoak diren altzariak eta ekipamenduak eskuratzea, edota barneko zein kanpoko elementuak aldatzea, errotuluak barne.
– % 20koa izango da, itzuli beharrik gabe, inbertsioa denean balantza elektronikoak, edota informatika-aplikazioak zein informazioa prozesatzeko ekipoak eta osagarriak erostea, baldin eta komertzializazio-prozesuan edota enpresaren kudeaketan erabiltzekoak badira
– Gehieneko kopurua: 12.000 euro establezimenduko eta urteko.
- Saltoki bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 3.000 euro izango da (BEZ gabe). Inbertsioa baldin bada balantza elektronikoak, informatika-aplikazioak, ekipoak edo osagarriak eskuratzea, gutxieneko inbertsioa 900 euro izango da (BEZ gabe). Inbertsioa urtean bertan egindakoa izango da, edo aurreko urtekoa, baldin eta orduko eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren egindakoa bada.
- Martxoaren 3ko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2016eko uztailaren 15ean amaituko da, 12:00etan.
Informazio gehiago nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri: Tel.: 945 12 35 00, e-posta: servicios@federacioncomcercioalava.com.
-
Helburua: Gasteizko udalerrian nekazaritza alorreko enpresa txikiak ezartzea eta modernizatzea
-
Onuradunak: Merkataritza alorreko pertsona fisiko edo juridikoak izan ahalko dira onuradun, beren establezimenduan —aldez aurretik zegoena zein sortu berria— egokitzeko edota hornitzeko hobekuntzak egin badituzte. Establezimenduak Gasteizko udalerrian egon behar du eta jarduera hauetako batean jardun: 1) Salerosketa, txikizka, establezimendu iraunkorretan (salbuespenak: tabako gaien eta erretzaileentzako artikuluen salerosketa eta janari eta edarien horniketa makina automatikoen bitartez; farmaziak; ibilgailuak; erregaiak); 2) Etxerako artikulu elektrikoen edota beste ondasun batzuen konponketa; 3) Arropak pasaratzea eta konpontzea; 4) Ile-apaindegi eta edertasun zerbitzuak; 5) Bidaia-agentziak. Honako jarduera hauek lagunduko dira: Merkataritza-lokala eraberritzeko obrak; merkataritza-lokalaren hornikuntza (makineria, altzariak, errotuluak, eguzki-oihalak eta pertsianak, produktuei lotu gabeko segurtasun-tresneria) eta jarduera abian jartzeko zein establezimendua eraberritzeko aurreproiektu edo proiektu teknikoak kontratatzea.
- Laguntza mota:
– Lagungarri den inbertsioaren % 25 eta % 40 bitartean.
– Diruz lagundu daitekeen jarduerak establezimenduan duen metro koadro erabilgarri bakoitzeko, inbertsioak, gutxienez, 150,00 eurokoa izan beharko du.
– Erdi Aroko hirigunean, Gorbeia kalearen inguruan, Gasteiz hiribidearen inguruan, Zabalgunean, 2. Zabalgunean eta Zaramagan, gutxieneko inbersioa: metro koadro bakoitzeko 150 euro. Gehieneko diru-laguntza: metro koadro bakoitzeko 180 euro; gehienez ere 21.600 €
-Gainontzeko zonaldeetan, gutxieneko inbersioa: metro koadro bakoitzeko 150 euro. Gehieneko diru-laguntza: metro koadro bakoitzeko 150 euro; gehienez ere 18.000 € - Balioespen irizpideak: Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoa, proiektuaren kokapena, enpresa eskatzailearen antzinatasuna, enpresak 10 langile baino gutxiago izatea, merkataritza-sozietateen partaidetzarik ez izatea.
- Martxoaren 3ko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2016eko uztailaren 15ean amaituko da, 12:00etan
Informazio gehiago nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri: Tel.: 945 12 35 00, e-posta: servicios@federacioncomcercioalava.com.
- Helburua: Langabezian dauden pertsonek beraien kabuz lanpostu berriak sortzea, Laudion enpresa berriak sortzearen bitartez.
- Onuradunak: Egoitza soziala eta fiskala Laudion dituzten mikroenpresak, zeinahi izanik ere bere izaera juridikoa. 2014ko irailaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra arteko epean jarduera ekonomikoetan alta emanda izan behar dute, egun biak barne. Erakunde onuraduneko pertsona sustatzaile batek gutxienez egiaztatu behar du jarduera ekonomikoetan alta eman aurretik hilabetez egon dela langabezian, eta langile autonomoen araubide berezian edo haren pareko mutualitateren batean alta eman duela.
- Laguntza mota: Diruz lagunduko dira, enpresa lehen 12 hilabeteetan martxan jarri eta funtzionamenduan ipintzeko ezinbestekoak diren gastuak. Hauek izan daitezke:
– Negozioa kokatzen den aretoaren alokairu edo errentaren zenbatekoa
– Negozio aretoaren hornidurak (argia, ura, gasa, telefonoa)
– Aseguruen ordainak edo primak
– Garbiketa eta mantentze-lanak
– Bulegoko materiala
– Profesional independenteen zerbitzuak
– Publizitatea eta promozioa
– Autonomoen araubide berezian Gizarte Segurantzari edo dagokion mutualitateari ordaindutako kotizazioak, hala nola inguruabar komunengatik Araubide Orokorrean ordaindutakoak. Gastuak jarduera ekonomikoetan alta eman eta lehen urtean egindakoak izan behar dira. - Enpresa bakoitzerako diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 2.000 euro izango da, edo 2.500, baldin eta sustatzaileen arteko baten batek Laudio Udalaren Tokiko Garapen Agentziak eginiko aldez aurretiko Bideragarritasun Planik badauka.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Laudioko Udalarekin harremanetan jarri, Garapen Agentzia eta Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria arloetako Informazio Batzordearekin hain zuzen, 944 03 48 00 telefonoan edo web orriaren bidez: www.laudio.eus
- Onuradunak: Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak. Beren jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:
– Turismo-alojamenduko enpresak.
– Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.
– Bidaia-agentziak.
– Turismo-garraioko enpresak.
– Turismo aktiboko enpresak.
– Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
– Turismo-giden enpresak. - Laguntza mota: Eskabideak aurkezteko datan jadanik eginik diren inbertsioak finantzatzera bideratuko dira laguntzak. Honako mota hauetako inbertsioak lagunduko dira:
– Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean.
– Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin.
– Turismo-establezimenduak indarreko irisgarritasun-araudira egokitzea.
– Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate– – kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hona jo: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila. Turismoa. Tel.: 945 01 70 55. Web orria: www.euskadi.eus
Eskaera eta beste izapideak kanal elektronikotik egin behar dira: http://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2016/met_2016/web01-s2ekono/es/
- Onuradunak: Turismoaren sektoreko enpresa txiki eta ertainak, edozein dela ere haien konfigurazio juridikoa, beren jarduera turismoaren sektorean gauzatzen dutela egiaztatzen dutenak, betiere sozietate egoitza eta zerga egoitza Araban badute.
- Laguntza mota: Turismoa sustatzeko ekintzak. Honako hauek lagunduko dira:
– Turismoa sustatzeko materialak.
– Estatuan edo Internet bidez gauzatzen diren publizitate ekintzak.
– Turismoko produktuak zein ibilbide tematikoak sortzea, hobetzea, sustatzea eta merkaturatzea.
– Turismoko web orriak eta eskatzailea gizarte sareetan egon ahal izateko egin beharreko diseinuko eta programazioko gastuak
– Aplikazio informatikoak.
– QR kodeak ezartzea.
– Kanpo aholkularitzako gastuak; kalitate, irisgarritasun, nahiz iraunkortasun sistema bat ezartzeari begira.
– Turismoa sustatzeko ekimenak eta bisita gidatuak antolatzea
– Turismo arloko jarduera edo enpresa berrien bideragarritasun azterlanak. - Gutxieneko inbertsioa 5.000 eurokoa izango da enpresentzat eta 3.333,33 eurokoak norbanako moduan jarduten duten enpresari edo profesionalentzat. Laguntza aurrekontuaren % 30eraino iritsiko da, baina ez da inoiz 7.500,00 euro baino gehiago izango.
Informazio gehiago nahi izanez gero: Arabako Foru Aldundia. Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saila. Tel.: 945 18 18 18. Web orria: www.araba.eus
- Onuraduna: Artisauak, artisautzako enpresa eta elkarteak, eta sektorea ordezkatzen duten gainerako erakundeak, Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta badaude, zerga egoitza edota egoitza soziala Araban badute, eta Arabako Eskulangintzaren Erregistro Orokorrean inskribaturik badaude
- Laguntza mota:
– Eskulangintza jarduerarekin zerikusia duen informatika ekipamendua eta softwarea erostea.
– Prestakuntza ikastaroetako matrikularen kostua, eta ikastaroa egiteko ezinbesteko material didaktikoaren gastuak.
– Sustapenerako materialak argitaratu eta prestatzea, esaterako katalogoak, liburuxkak edo antzekoak. Web orriak ezartzea eta birdiseinatzea.
– Arabako Lurralde Historikoan zein Arabako Lurralde Historikotik kanpo egiten diren eskulangintza azoketan edo antzeko lehiaketetan (arte galeriak e.a.) parte hartzea.
– Onuradunaren artisautza jarduera hobeto kudeatzeko eta negozioaren irudia edota jardueraren bideragarritasuna hobetzeko kanpo aholkularitza.
– Coworking elkarte eredupeko artisau lantegietarako ibilgetuen alokatze gastuak.
– Ikastun edo artisau hasiberriak kontratatzeko gastu orokorra. Diruz laguntzekoa izan dadin, gutxienez 6 hilabeterako kontratua egin behar da, gutxienez eguneko lanaldi erdiko dedikazioarekin. - Laguntzen zenbateakoa: Diru-laguntza % 50 eta % 80 bitartean izan daiteke, gastu-motaren arabera. Gehieneko absolutuak deialdiaren eranskinean ageri dira. Nolanahi ere, dirulaguntza gehienez 4.000,00 eurokoa izango da banako artisauentzat eta gehienez 6.000,00 eurokoa artisautzako enpresa, elkarte eta gainerako entitate adierazgarrientzat. Proposatutako diru-laguntzaren gutxieneko zenbatekoa 300,00 euro dira.
Informazio gehiago: Arabako Foru Aldundia. Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritza. Tel.: 945 18 18 18. Web-orria: www.araba.eus
- Onuradunak: Eskulangileak, eskulangintzako enpresa eta elkarteak eta sektorea ordezkatzen duten gainerako erakundeak, baldin frogatzen badute Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta daudela edo bertan dutela zerga egoitza eta, beranduenik 2016ko urtarrilaren 1az geroztik, Arabako Artisauen Erregistro Orokorrean izena emanda badaude edo egun horretarako bertan hasita badute alta eskatzeko prozesua.
- Laguntza mota:
– Jarduera egiteko beharrezkoak eta espezifikoak diren ekoizpen tresnak eta makinak eskuratu, muntatu eta instalatzearen gastuak (garraioa, bulegoko altzariak eta bigarren eskuko makina eta ekipoak ez daude barne).
Gutxieneko inbertsioa: 200 €. Diru laguntza: % 80; gehienez ere, 4.000 €
– Eskulangintza jarduera modu independentean eta bereizita egiteko izango diren lantegiak eta lokalak ezarri, modernizatu, birgaitu, zaharberritu edo egokitzeko obren gastua. Baita horretarako proiektu teknikoaren idazketa eta obra zuzendaritza ere.
Gutxieneko inbertsioa: 2.000 €. Diru laguntza: % 30; gehienez ere, 6.000 €.
Informazio gehiago: Arabako Foru Aldundia. Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritza. Tel.: 945 18 18 18. Web-orria: www.araba.eus
- Helburua: Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza Europako arau-esparru berrira egokitzen ari denez (PDR 2015-2020), eta Euskadin landa-garapenaren helburuak lortzeko oinarrizkotzat jotzen diren zenbait lerrori jarraipena ematea ezinbestekoa denez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak argitaratu dira.
- Onuradunak:
– Nekazaritza sektorearekin zerikusirik izan ez baina sektorea dibertsifikatuko duten jarduerak
– Mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainak sortzea eta garatzea, betiere inbertsioak nekazaritzako elikagaien ekoizpenerako, eraldaketarako eta komertzializaziorako erabiltzen ez bada.
– Enplegu sorrera garbia - Laguntza mota:
– Jarduera ekonomikoa dibertsifikatzeko eta enpresak sortzeko zein garatzeko laguntzak.
– Enplegua sortzeko laguntzak. - Eskaerak aurkezteko epea 2016ko ekainaren 1etik 2016ko ekainaren 30era bitartekoa da.
Informazio gehiago: Eusko Jaurlaritza – Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza. http://www.euskadi.eus
edo HAZI fundazioa Tel.: 945 00 32 08 Web orria: www.hazi.eus/eu