Langileak kontratatzea

Langileak kontratatzeko jakin beharrekoa

Zer hartu behar duzu kontuan?

  • Zure negozioaren beharrizan errealak eta behar duzun pertsonaren profila aztertu.
  • Pertsonan horren lanaldia zein den eta ordaindu ahal duzun soldata zenbatekoa den aztertu.
  • Hautaketa-prozesu bat eginez gero, behar duzun profileko pertsona bat aurkituko duzu eta irudi ona emango duzu, bai zure negozioari dagokionez eta bai eskaini duzun lanpostuari dagokionez.
  • Kontratu mota ezberdinak ezagutu, gehien komeni zaizuna aukeratzeko.
  • Hobariak eta diru-laguntzak kontsultatu.
  • Aldez aurretik Segurantza Sozialaren izapideak egin behar ditugu.
  • Langileari alta eman behar diozu.
  • Enplegu Zerbitzu Publikoan ere izapideak egin behar dituzu.
  • Sarrerako kuotak eta hileroko kotizazioa kontuan izan behar dituzu.
  • Praktikak
  • Formazioa
  • Lan edo zerbitzu jakin bat egiteko.
  • Lanaldi partziala, aldizkako kontratu finkoa edota errelebo kontratua.
  • Etxez etxekoa
  • Espainian kontratatutako langileak, egoitza atzerrian duten Espainiako enpresetan lan egiteko.
  • Aldi baterako kontratuak, lau aste baino luzeagoak.

nformazio gehiago Enplegu Zerbitzu Publikoan eskuratu ahal duzu, Arabako lurralde zuzendaritzan, honako esteka honen bidez:
www.sepe.es  edo 945 21 41 76 telefonoan.

  • ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOAK LANGILEAK KONTRATZEKO ESKAINTZEN DITUEN HOBARIAK ETA KENKETAK
  1. Onuradunak: Hobaria duten kolektiboetako pertsonaren bat kontratatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak
  2. Laguntza mota: Hobariak Segurantza Sozialaren kuotetan. Zenbatekoa kontratuaren eta kolektiboaren araberakoa izango da.

Informazio gehiago Enplegu Zerbitzu Publikoan eskuratu ahal duzu, Arabako lurralde zuzendaritzan, honako esteka honen bidez: www.sepe.es edo 945 21 41 76 telefonoan.

  • LANGILE EZINDUEI ENPRESETAN KONTRATU FINKOAK EGITEKO LAGUNTZAK
  1. Onuradunak: Langile ezinduei kontratu finkoak egiten dizkieten pertsona fisiko zein juridikoak.
  2. Laguntza mota: Kontratu finkoak edo finko bihurtuko diren aldi baterako kontratuak egitea.
    – Laguntza: 3.907 € lanaldi osorako lan-kontratua egin zaion langile ezindu bakoitzeko, edo zenbateko horren zati proportzionala lanaldi partzialerako bada.
    – 901,52 € (gehienez) egokitzapenen bat behar duen lanpostu bakoitzeko edota oztopo arkitektonikoak ezabatzeagatik.
    Informazio gehiago: Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzua www.lanbide.euskadi.eus
  • GASTEIZKO ENPRESEK LAN KONTRATAZIOAK EGITEKO DIRU-LAGUNTZA
    2016 Argitaratu gabe
  1. Onuradunak: Gasteizen Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeak kontratatzen dituzten Gasteizko enpresak
  2. Laguntza mota: Kontratu berriak izango dira. Gutxienez hiru hilabeteko iraupena izan beharko dute, eta edozein kontratu mota erabili ahal izango da, prestakuntza- eta ikasketa-kontratua izan ezik. Kontratazioak diruz laguntzekoa den epea baino luzeagoak izan daitezke, baina halakoetan ez da diru-laguntzarik jasoko geroko epe horri dagozkion kostuengatik.
  3. 3. Laguntzak:
    Hiru hilabeteko eta lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko gehienez 3.000 euroko laguntza emango da; sei hilabeteko eta lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko, gehienez 6.000 eurokoa. Lanaldi partzialeko kontratazioa bada, edo hiru eta sei hilabete arteko iraupena badu, lanaldiaren edo lanean egindako denboraren araberakoa izango da diru-laguntza.
    Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da, sei hilabeteko edo hortik gorako lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko, baldin eta kontratatuko den pertsona kolektibo hauetako batekoa bada: diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaileak; lehen enplegua lortzen duten 35 urtetik beherakoak; Lanbiden izena emanda dauden langabeak, kontratazioaren aurreko 18 hilabeteetan gutxienez 12 hilabeteko aldi batez izena emanda egon direnak (laguntzaren azken zenbatekoa ezingo da izan kontratatutako pertsonen soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzakoen ehuneko 100etik gorakoa). Lanaldi partzialeko kontratazioa bada, edo hiru eta sei hilabete arteko iraupena badu, lanaldiaren edo lanean egindako denboraren araberakoa izango da diru-laguntza.

Informazio gehiago eskuratu ahal duzu Gasteizko Udalean, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sablean, esteka honen bidez: https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org

Soldatapeko langilerik baldin baduzu, lan arriskuan prebenitzeko plana eta langileen osasuna zaintzeko zerbitzuak izan behar ditugu. Federazioak laguntza eroso, erraza eta merkea eskaintzen dizu horretarako.