Negozioa hasi aurretik
Ekin aurretik, ondo pentsatu.
Forma juridiko ezberdinak dituzu, zure beharren arabera aukeratzeko. Zure negozioaren ezaugarriak eta interesak izan behar dituzu kontuan. Autonomoa izan ala sozietate bat osatu? Hortxe lehen erabakia. Dena den, kontuan izan, sozietate bat osatuta ere, autonomo gisa alta eman beharko duzula, sozietate horren administraria baldin bazara.
Kontuan hartzekoak:
- Bazkide kopurua
- Inbertitu beharreko kopurua
- Hirugarren pertsonen aurrean izango duzun erantzukizuna
- Zerga kontuak
- Konplikazioak eta gastu administratiboak
- Kapital soziala
- Enpresak merkatuan izango duen irudia
- Kontu legalak
- Diru-laguntzak
Autonomo izateko modu ezberdinak dira, baina Segurantza Sozialaren erregimena berdin-berdina da kasu guztietan. Zergen trataera da aldea. Autonomo motak:
- Langile autonomoak: Segurantza Sozialean kotizatu behar dute, hainbat zerga tiporekin.
- Profesional autonomoak: lanbide liberalak dituzten profesionalak dira, ekonomia-jardueren gaineko zerga ordaintzen dutenak, eta langileak kontratatzeko ahalmena dutenak.
- Enpresari autonomoak: sozietate bat osatu dute eta haiek dira administratzaileak. Bazkide bat baino gehiago egonez gero, honakoak dira enpresari autonomoak:
– Kapital sozialaren herena duen bazkidea.
– Kapitalaren laurdena duena, baldin eta gerente-lana egiten badu.
– Kapitalaren erdia duena, senide zuzena baldin bada.
– Autonomo dependenteak: beren diru sarreren %75 edo gehiago bezero bakar batengandik eskuratzen dutenak. Ezin dute bere karguan langilerik izan.
– Beste batzuk: kooperatibistak, ondasun erkidegoetako kideak eta abar.
Den-denek puntu komun bat dute: merkatal izaera. Kapital soziala, bazkide kopurua eta hirugarren pertsonen aurrean duten erantzukizuna dira aldeak.
- Sozietate mugatua (SM): Bazkide bakar batek osatu dezake. 3.050,06 €-ko kapital soziala behar da, eta partizipazioak egin daiteke. Sozietatea osatzeko, eskritura publikoa egin behar da, eta Merkataritza Erregistroan inskribatu.
- Sozietate Anonimoa (SA): Kasu honetan ere bazkide bakarra nahikoa izan daiteke, baina kapital soziala 60.101,21 €-koa izango da gutxienez. Kapitala zatituz gero, akzioak egin daitezke. Eskritura publikoa notario baten aurrean egin behar da eta Merkataritza Erregistroan inskribatu.
- Sozietate Zibila: Pertsona fisiko edo juridikoen sozietate bat da, demokratikoki kudeatzen dena
- Sociedad Cooperativa (S. Coop.): Emaitza ekonomikoak bazkideen artean banatu daitezke, nahitaezko erreserba eta heziketa eta kooperatiba-sustapeneko funtsak zehaztu ondoren. Gutxieneko kapitalak ezberdinak izan daitezke. Eskritura publiko baten bidez osatu behar da, eta Kooperatiben Erregistroan inskribatu.
- Sozietate laboralak (SLM/SLA): Anonimoak edo mugatuak. Gutxienez 3 bazkide behar dituzte (bertan lan egin zein ez). Bazkide ez diren langileak izan ahal dizuten, baina horien lan-orduak ezin dira izan bazkide diren langileen orduen % 15 baino gehiago. Kapital sozial minimoa aldakorra da, sozietate anonimoa izan ala mugatua izan. Eskritura publikoa egin behar da notarioaren aurrean. Gero, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioan inskribatu eta kalifikatu ondoren, Merkataritza Erregistroan ageri behar da.
- Bestelakoak: Sozietate kolektiboak, sozietate komanditarioak, sozietate profesionalak, eta abar.
Enpresa indibiduala ala sozietarioa izan, izapideak ezberdinak dira:
- Enpresa indibiduala:
– Zentsu-aitorpena.
– Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta ematea.
– Merkataritzako edo Ogasuneko Liburuak legeztatzea.
– Langile autonomoen araubide berezian alta ematea.
– Langileak Segurantza Sozialean alta ematea.
– Lantokia ireki dela komunikatzea.
– Lantokia irekitzeko udal baimena.
- Enpresa sozietaria: Izen berdinik ezaren ziurtagiria eskatu behar da. Gero, eskritura publikoa notarioaren aurrean egin, eta enpresa Merkataritza Erregistroan inskribatu. Ondare-eskualdaketen gaineko zerga ordaindu behar da eta nortasun fiskalaren txartela eskatu. Hori guztia egindakoan honakoak behar dira:
– Zentsu-aitorpena.
– Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta ematea.
– Merkataritzako edo Ogasuneko Liburuak legeztatzea.
– Langile autonomoen araubide berezian alta ematea.
– Langileak Segurantza Sozialean alta ematea.
– Lantokia ireki dela komunikatzea.
– Lantokia irekitzeko udal baimena.
- Merkataritza Erregistroa.
- Lana eta Segurantza Soziala.
- Udala.
- Foru Aldundia